Jon Arretxe

1.- BIDAIEI BURUZKO HITZALDIAK:


- Diapositiba eta musikaren laguntzaz:


- Ordenadorez (Power-point):

Mundua zazpi koloretan

Ikuskizun konbinatua da: nire bidaietako argazkirik onenak, Cristina Fernandez marrazkilariaren irudiak, musika egokia eta Zazpi Kolore liburuko pasarteen zuzeneko irakurketak.

Griotatuz

Burkina Fasoko bidaian oinarritutako ikus-entzunezkoa da hau, hango irudiak, Cristina Fernandezen marrazkiak, musika afrikarra eta Griot liburuko zuzeneko irakurketak konbinatzen dituena.

Patio bat Bamakon

2008 urtearen hasieran egotaldi luze samarra egin nuen Bamakon familia ezagun batekin, beste zortzi familiarekin konpartitzen zuten patio berezi baten. Bizilagunek ia egun osoa ematen zuten patioan, eta haien artean egoteak aukera eman zidan afrikarren eguneroko bizimodua, gizartearen funtzionamendua, rol banaketa eta abar hobeto ezagutzeko. Gero Burkina Fasora joko nuen, autobusez. Esperientzia hauen kontaketan datza hitzaldi hau, eta han hartutako argazkiak eta handik ekarritako musikaz osaturik dago.

11bidaia, 11 liburu

Nire bidaia guztien errepasaketa, literatura-sormenean izan duten eragina aztertuz eta hiru alditan banaturik: lehenik oporretako bidaien garaia, gero bidaia luzeena, eta azkenik idazteko helburuaz egindako bidaiena. Dena irudien bidez eta zuzeneko azalpenekin.


2.- LIBURUEI BURUZKO HITZALDIAK: