Jon Arretxe

1.- BIDAIEI BURUZKO HITZALDIAK:


- Diapositiba eta musikaren laguntzaz:


- Ordenadorez (Power-point):


2.- LIBURUEI BURUZKO HITZALDIAK:

Nik idatzitako edozein libururi buruzkoak izan daitezke.

- Bidaia-liburua bada, diapositiben laguntzaz ematen dut hitzaldia

- Bestelako liburua bada, bestelako material lagungarria erabiltzen dut: transparentziak, fotokopiak…

- Honelako hitzaldiak liburua irakurrita daukaten taldeentzat pentsatuta daude.

7 Kolore berria

2010eko diskoliburuan oinarritutako hitzaldi-kantaldia. Mundu osoko irudiez gain, Cristina Fernandezen marrazkiak ikusiko dira. Egileak liburuko pasarteak irakurriko ditu eta, atalik bereziena, piano eta ahotserako zazpi obra abestuko dira zuzenean. Musikaren egilea Francisco Ibañez da, piano-jolea Iñaki Belasko, tenorra Enrique Campos, sopranoa Olatz Saitua eta baxua Jon Arretxe

Nobela Beltzeko hiriak

Nire nobela beltzetan oinarritutako hitzaldia. Morto Vivace, 2007 (Paris), Fatum, 2008 (Lisboa) Xahmaran, 2009 (Istanbul eta Munich) Tangerko Ametsak, 2011 (Tanger eta Bamako), 19 Kamera, 2012 (Bilboko San Frantzisko), 612 Euro, 2013 (Bilboko San Frantzisko), Hutsaren Itzalak, 2014 (Bilboko San Franzitsko), eta Estolda-Jolasak, 2015 (Bilboko San Frantzisko). Nire esperientziez eta lan metodologiaz jarduten dut, nobeletako protagonistak diren hiri horietako irudiak erakustearekin batera (power-point bidez eta erreportaje laburren bidez).

Toureren saga

Toure igarle-detektibearen liburuetan oinarritutako hitzaldia. San Frantzisko eta Afrikako irudiez hornitua, erreportaje laburrez osatua.