Jon Arretxe

Hakuna Matata (1991)

- Editorearen oharra:

Irakurtzea beti da abentura bat, baina idazlea bidaiari nekaezina denean, kasu honetan gertatzen den bezala, liburua mila eta bat gauetako ibilgailu eta kontalari bihurtzen zaigu: horrela, Jon Arretxeren eskutik ezagutuko ditugu Istanbuleko Meskita Urdinaren edertasuna eta Ganges ibai sakratuaren misterioa, Txinako zibilizazio zaharra eta Egiptoko basamortuko gauen lilura… Munduko lau bazterretan kokaturiko ipuin hauek irakurtzean txoko horiek bisitatzen ibili zarela sentituko duzu agian, edo bestela bertako sekretuak zuk zeuk deskubritzeko gogoa sortaraziko dizu.

- Egilearen oharra:

Nire lehenengo liburua izan zen. Labayru institutuko lagunek (Adolfo Arejita, Igone Etxebarria…) zirikatuta idatzi nuen, eta beraiek argitaratu zidaten lehenik, bizkaieraz. Gero Elkarrek berrargitaratuko zuen, batuaz (1995). Zazpi kontakizun ditu liburuak, fikziozkoak, nahiz eta nire egiazko bidaietan oinarrituta egon. Lehenengo kontakizunak (Harpa liluragarria) Idatz eta Mintz ipuin lehiaketa irabazi zuen.

Erosi nahi?

Atzera