Jon Arretxe

Sustrai beltzak (1)

- Editorearen oharra:

Beldurrezko hamaika ipuinek osatzen dute liburu harrigarri hau, non gizakiaren alderik ezkutuenak, sinesgaitzak eta maltzurrenak agerian geratzen diren.

Jon Arretxek jauzi nabarmena egin du lan berri honetan, baina bere betiko erremintak erabili ditu horretarako: kontatzeko modu zuzena, ironia, ezusteak eta paisaia exotikoak… Hori dena erabili du basauritarrak, maisuki erabili ere, aspaldian egin duen lanik biribilena gauzatzeko.

Ipuin klaustrofobikoak aurkituko ditu irakurleak hemen, istorio odoltsuak eta sinestezinak, magia eta abentura nahasian, pertsonaia korapilatsuak, muturrekoak batzuk, hurbil-hurbilekoak besteak…

Zabaldu liburua eta sar zaitez berbaz osatutako tunel beltz eta doilor honetan. Sartu zaitez, baina ez beldur barik…

- Egilearen oharra:

Beti izan ditut gogoko beldurrezko liburu zein filmak eta, hainbat bidaia-liburu serio eta hainbat umorezko narrazio idatzi ondoren, beldurraren gaia jorratzea erabaki nuen. Oso pozik geratu nintzen emaitzarekin, eta honelako beste libururen bat sortuko dut, ziurrenik.

Beldur mota desberdinez osatutako narrazioak daude hemen, izpirituen munduarekin edo magia beltzarekin erlazionatutakoak batetik, geure hiri eta auzoetan gerta litezkeen istorio guztiz sinesgarriak bestetik…

Arrazoi desberdinak izan daitezke beldurraren iturri munduan zehar eta denetarik erakusten saiatu nintzen Sustrai Beltzak- en. Hori dela eta, istorio batzuk Mendebaldean kokatzen dira, baina beste batzuk gugandik urrunago: Pakistanen, Marokon, Amazonian…

Erosi nahi?

Atzera