Jon Arretxe

Tangerko Ametsak (2011)

- Editorearen oharra:

Paterak abiatzeko zain dauden bitartean, eguneko azken ferrya heldu da Tangerko portura. Bidaiari bat nabarmentzen da iritsi berrien artean, medina zaharrerantz pauso finkoz doan gizon bakarti bat. Ondo ezagutzen du ingurunea eta badaki zein den bere betebeharra. Bitartean, alderdi zaharreko kalexka labirintikoetan urrundik etorritako mila arima alderrai pilatzen dira. Haien ametsek hiriko kaleen galtzada-harri gogorraren kontra egin zuten tupust, eta hor preso geratu dira, ez aurrera ez atzera. Beste batzuek, ostera, oraindik eusten diote esperantzari. Moussa gaztea da azken hauetariko bat. Malin utzi zuen familia, Europa helmuga, eta ez du amore emango paradisura eraman lezakeen azken saiakera burutu gabe. Fatimak ere eguneroko borrokan dihardu biziraupenaren alde, Rif-etik, familiak arbuiatuta, alaba txikia bizkarrean alde egin behar izan zuen momentutik. Fatima, Moussa eta gizon heldu berriaren bideak Tangerko medinan gurutzatuko dira, heriotza zain dagoen karrika estu eta ilunenen artean.

 

- Egilearen oharra:

"Sueños de Tánger" nobela beltza da, baina bidai literaturaren kutsua aurreko nobela beltzetan baino handiagoa da. Tanger eta Bamako artean kokatzen da trama eta hiri biak ezagutzen ditut nahiko ondo. Azken urte honetan, esaterako, hiru egonaldi egin ditut Tangerren, inspiratzeaz gain, eleberria hantxe bertan idazteko helburuaz. Bamakon 2008an egon nintzen azkenekoz, han daukadan familia lagun baten etxean. Obraren ezaugarri nagusien artean hauek aipatuko nituzke: hilketak, misterioa, ustelkeria, miseria, maitasuna, magia zuri eta beltza... eta, agian, denaren gainetik biziraupenaren aldeko borroka

Erosi nahi?

Atzera