Jon Arretxe

19 Kamera (2012)

- Editorearen oharra:

Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea
eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela
beltz hau: Palankako klub bateko prezio
susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak,
adin txikiko prostituta baten desagerpena,
kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak…
Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da,
Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin
afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta,
gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta,
pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak
sortzen joango zaizkio.

- Egilearen oharra:

Jende askok esaten zidan bazela ordua nire nobela beltzetako bat Euskal Herrian kokatzeko, baita pertsonaia bat sortu eta berarekin saga bat hasteko. Gauza biak egin ditut "19 Kamera"rekin. Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu dut, eta Toure pertsonaia sortu dut, honi beste nobela batzuetan segida emateko asmoz.

Erosi nahi?

Atzera