Jon Arretxe

Urrezko triangelua (1995)

- Editorearen oharra:

Laos, Tailandia eta Birmania artean dagoen lurraldeari deitzen zaio Urrezko Triangelua, bertan biltzen delako munduko opiorik gehiena, eta hantxe ekoiztu gero mendebalderantz etorri ohi den heroina. Baditu oihartzun sentsualagoak ere izenburuko triangelu horrek; izan ere, bazter guztietako gizonezkoen pelegrinazio-leku bihurtu baita inguru hori, turismo sexuala modan jarri zenez geroztik. Droga, sexua, oporrakā€¦ ohizko osagaiak dirudite koktel indartsu bat egiteko, baina argi ibili: Jon Arretxek idatzitako abenturazko nobela labur honetan ezer ez da ikusi batera dirudiena, eta ustegabe bat baino gehiago dauka irakurleak orri artean zain.

- Egilearen oharra:

Tailandiara egin nuen plazerrezko bidaia baten dago inspiratuta nobela hau. Fikzioa da, beraz. Halako konbinaketa erotiko-exotiko-fantastiko bat egitea zen nire asmoa, eta Urrezko Triangelua izan zen emaitza.

Erosi nahi?

Atzera