Jon Arretxe

Tuparen seme-alabak (1996)

- Editorearen oharra:

Brasilgo barnealdeak, "samba, mulheres e carnaval" topikotik haruntzago, far west berri bat ematen du bidaiariaren begietan, han aurkituko baititu abeltzaintzan dabiltzan cow-boy-ak, eskrupulurik gabeko pistoleroak, edozertarako prest dauden garimpeiro urre-bilatzaileak, bizimodua atera nahian handik eta hemendik iritsitako emigranteak eta gizaki zibilizatuok ia zapaldu gabeko lurralde zabalak. Oihanari metroak jan eta jan dihardute denek ordea, eta Amazoniak bere basoak galdu ahala, biluztasun gorrian agertuko dira bertako biztanleak, Tupa-ren seme-alaba diren indioak, ingurunearekin batera bere kultura ere galduta eta mundu txikitzaile honetara egokitu ezinik.

- Egilearen oharra:

Amazoniara egin nuen lehenengo bidaiaren kronika da liburu hau. Kontatzen den guzti-guztia, beraz, egia da. Zeharo ezezaguna zen orduan niretzat munduko basorik handiena, eta berehala konturatuko nintzen eraman nuen bizikleta ez zela garraiorik egokiena han ibiltzeko. Hala ere, aurrera jarraitu nuen eta Manaustik Porto Velhora doan sasi-errepidean ustekabe bat baino gehiago izango nuen. Bidaiako bizipen gehienak aberasgarriak izango ziren, baina inoiz izan ditudan arriskurik handienak ere sufritu nituen, basapiztien kontura.

Erosi nahi?

Atzera