Jon Arretxe

Harresi Handirantz (1997)

- Editorearen oharra:

Rama hamahiru urteko mutila da eta Indiako Ozeanoko Sri Lanka uhartean bizi da. Ramaren familia txiroa eta behartsua da, eta mutilari barre egiten diote eskolan bere ezjakintasunagatik. Halabeharrak, ordea, pobreziatik eta ezjakintasunetik irteteko aukera eskainiko dio Ramari. Baina, horretarako, oztopo eta arrisku asko gainditu beharko ditu.

- Egilearen oharra:

Ez dut gazte literatura askorik idatzi, proiektu hau erronka antzekoa izan zen niretzat, eta oso pozik geratu nintzen azken emaitzarekin. Harresi Handirantz 10-13 urte bitarteko irakurleentzat da egokia, baina nagusiei ere asko gustatu ohi zaie. Inspirazio iturria India, Pakistan eta Txinan zehar eginak nituen bidaia ugariak izan ziren, eta haiexek izango ziren, halaber, Rama protagonistak zeharkatu beharreko herrialdeak altxor baten bila. Mutikoak toki harrigarri askoak ezagutuko zituen bidean: Kalkuta, Varanasi, Delhi, Amritsar, Lahore, pakistandar Himalaiako Kunjerab mendatea, Kashgar, Pekin…

Abentura bera alde batera utzita, liburu honek aukera eskaintzen die irakurle gazteei munduan dauden kultura eta ohitura desberdinak apur bat hobeto ezagutzeko, eta Ekialdeko ipuin ugari agertzen dira, bideko atso-agureek Ramari kontatzen zizkiotenak argibide gisa bide zuzena topatzeko.

Erosi nahi?

Atzera