Jon Arretxe

Oroituz (1998)

- Editorearen oharra:

Munduko leku urrunetara abiatzen dena bazterrak ikusteko irrikaz joan ohi da gehienetan; ihes egitearren ere bai, batzuetan; izaten dira, ordea bere burua aurkitzera joandakoak, barruan irakiten dauzkaten galderen erantzunak deskubritzeko. Hala liburu honetan ere: nobelako protagonista Nepalen eta Indiako iparraldean barrena dabil, inguruko exotismoaren eta miserien gainetik egiazko izpiritualtasun bat topatu nahian, budismoaren zein hinduismoaren iturrietatik edanez, monasterioetako guruengandik nahiz herrietako jende xehearengandik ikasiz, zer nahi duen edo zeren bila dabilen berak ere ez dakien arren.

Bidaiaria idatziz doan egunkaria da eleberriaren bizkarrezurra, baina honen inguruan harilkatuz doaz beste zenbait hari: erdi kolokan utzitako maitasun historia bat batetik, eta egunkari hori irakurtzen ari den pertsonaiaren misterioa bestetik, oroitzapen lanbrotsuen artean. Amaiera arte iritsi beharko duzu pieza guztiak lotzen dituen puzzlea osatzeko.

Betiko idazkera zuzen eta arina darabil hemen ere Arretxek, paraje eta abentura ezezagunetan zehar eskutik garamatzala, baina, itxurazko sinpletasun horren azpian, zehaztasun osoz eraikitako nobela bat ere topatu ahal izango du irakurleak atseginez.

- Egilearen oharra:

Nobela da Oroituz, fikzioa, beraz, baina inspirazio iturri nagusia Indiako iparraldera eta Nepalera egin nuen bidaia luzea izan zen, eta orientalismoa ardatz nagusietako bat da. Idazten gehien kostatu zaidan liburua da hau, inoiz baino setimendu-isurtze handiagoa egin nuen, baina azken emaitza nik gehien estimatzen dudan obra da, nire lanik kuttunena. Azken baten, amodiozko nobela dela esango nuke, egiazko maitasunaz diharduen nobela.

Erosi nahi?

Atzera