Jon Arretxe

Ostegunak (1997)

- Nota del editor:

Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu "Ostegunak" ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, "desmadrearen",ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik.

Izenburua, estudiante asko biltzen diren hirietako girotik dator: ostegunekoa da ikasle horiek asteburuan etxera itzuli aurretik bertan pasatzen duten azken gaua, eta zuku guztia atera nahiko diote; denak kalera atera eta hantxe hasten dira poteoa, parranda, ligatzeko ahaleginak eta bestelako erokeriak. Bost ipuinetan zehar, era guztietako pertsonaia eta egoera xelebreak agertuko zaizkizu:gaueko parranda giroan "tunoen" konpetentzia jasan ezin duen koadrila baten gorabeherak, bere maitasun platonikoarekin oheratzeko estrategiak lantzen dituen gizajoa, bertako neskekin ezin eta ligatzeko asmoz Aste Santuan Malagaraino jotzen duen lagun taldea, azken ordura arte batere ikasi ez eta azterketa bezperan txuletak egiten hasten den ikaslearen estuasunak, etxe azpian bizitzera atso marmarti bat datorkien pisukideen larrialdiak…

Hizkuntza erraz eta zuzen batean idatziz eta umore batzuetan zoro besteetan beltz eta krudel bat erabiliz, atseginez eramango zaitu Arretxek bere istorioetan barrena, eta atsegin hori beteagoa egiten da amaiera bokoitzean espero ez duzun ustekabea topatzean. Hitz batean esateko, bere alaitasun eta ganoragabekeria honekin, bizipoza dario bilduma osoari, eta halakoxea da bukaeran uzten duen gustu ederra.

- Comentario del autor:

Para mí escribir Ostegunak fue un experimento. Tenía media docena de libros publicados anteriormente, todos libros de viaje y todos serios, tenía ganas de cambiar radicalmente de estilo y tema, y se me ocurrió escribir una gamberrada.

A decir verdad, ni se me pasaba por la cabeza que este libro tendría semejante éxito (más de 40.000 ejemplares vendidos en euskera), sobre todo entre los jóvenes, aunque yo no lo escribiera pensando en ellos. Aunque los relatos son ficción, el libro está inspirado en mi larga vida de estudiante en Vitoria.

Ostegunak, ensalzado por algunos y criticado duramente por otros, ha provocado reacciones extremas. Yo no sé si el libro es muy bueno o muy malo, pero sí es cierto que marcó un hito en mi vida. Fue la primera entrega de una trilogía de humor (luego vendrían Ostiralak y Larunbatak), y a partir de entonces me pude permitir el lujo de vivir de lo que me gustaba: escribir.

¿Quieres comprarlo?

Atrás