Jon Arretxe

Manila konexioa (2003)

- Editorearen oharra:

Simon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe ez dira Sherlock Holmes eta Watson doktorea, antzekoagoak dira zinema eta literaturaren historiako detektiberik xelebreenak: Clouseau inspektorea, Cruchot brigadierra, Torrente polizia ohia, Gadget, Maxwell Smart superagentea…

Desagerketa misteriotsu bat argitu behar dute Artabek eta Etxebek, eta hiriko zoko-mokoak arakatzen ibiliko dira horretarako. Arraza, lanbide eta jite guztietako jendea topatuko dute bilaketa ero horretan, zein baino zein bitxiagoak, baina gure lagunek tinko eutsiko diote beti bere langintzari, nahiz eta begien aurrekoari ere ez antzik eman.

Eleberri beltz batekin datorkigu Jon Arretxe, lehendik ere bai bere bidaia-kronikekin bai gazteen bizimoduari buruzko kontakizunekin arrakasta itzela lortutako egilea. Betiko dohainak aurkituko dizkiogu hemen ere Arretxeri: idazkera argi eta zuzena, erritmo bizia, umore etengabea… Horiez gainera, pertsonaia bakoitzari dagozkion hizkera eta ezaugarriak sortzeko abilezia eta argumentuaren hari guztiak maisuki josteko trebezia aitortu behar.

- Egilearen oharra:

Manila Konexioa liburuarekin bide berri bati ekin nahi izan nion, nobela beltzaren bideari. Edonola ere, parodia moduan planteaturik dago, garapena eta umorea absurdu samarrak dira, eta pertsonaia nagusiak karikatureskoak. Ia-ia komiki nobelatua dela esan daiteke, eta komikiak irakurtzerakoan erabiltzen dugun "txiparekin" hobeto ulertzen delakoan nago. Gasteizko kaleetan kokatzen da istorioa, gero eta modernoagoa eta txukunagoa den hirian geratzen diren azken zoko-moko ilunak aprobetxatuz.

Erosi nahi?

Atzera