Jon Arretxe

Kleopatra (2005)

- Editorearen oharra:

Simon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe, munduko ikertzaile xelebre eta kalamidadeenak, kasu berri bat argitu nahian dabiltza, direnak eta ez direnak lardaskatuz eta endredatuz.

Mandeuli Urdina aurkitzeko eskaria egin diete detektibe biei, hori zer ote den ez badakite ere, eta bilaketak Basauri aldera eramango ditu, hango bazterrak nahastera. Etxe zahar, fabrika korrokoildu eta trenbidearen artean night-club berezi bat dago, Kleopatra, eta badirudi zerikusiren bat duela argitu beharreko misterioarekin.

Nobela beltza idatzi du Arretxek, ez horrenbeste gizartearen trapu zikin eta estolda ilunak argira ekartzeagatik, ezpada halakoxea delako darabilen umorea: maltzurra, lotsabakoa, ikonoklasta; komikitik hurbil dagoen kontaeraz eta estetikaz, irakurlearen irria, konplizitatea eta atsegina lortuko ditu beste behin ere, ziur.

- Egilearen oharra:

Artabe eta Etxebe ikertzaileekin egindako bigarren nobela beltza da Kleopatra, parodia hau ere, Manila Konexioa bezalaxe. Oraingo honetan, argitu beharreko kasua Basauri, Arrigorriaga eta Galdakao aldeko bazterretan kokatuko da, nire jatorrizko eskualdean, hain zuzen.

Manila Konexioa komiki nobelatutzat hartu ahal bazen, Kleopatra are gehiago. Izan ere, komikien estilo eta estetika berezia izateaz gain, nobela honen lehenengo eta azken kapituluak komiki hutsak dira. Nik kapituluok idatzi, Cristina Fernandez ilustratzaileari pasatu, eta berak bihurtu zituen marrazki.

Erosi nahi?

Atzera