Jon Arretxe

Tubabu (1994)

- Editorearen oharra:

Zein da turista eta bidaiariaren arteko desberdintasuna? Turista atzerrira heltzen den lehenengo egunetik etxera bueltatuko den momentuari buruz pentsatzen ari da, baina bidaiaria baliteke atzerrian betiko geratzea. Esaldi hori gogoan iltzaturik abiatu da bidaztia. Arina du ekipaia, harako poeta hark bezala. Aurrera egin ahala, gero eta hutsago ditu alforjak, baina gero eta beteago esperientzien zorroa: inondik ere mugarik ez duela dirudien desertuan igarotako egun lehor-beroak, mila izarreko hotelean -zerua sabaitzat- emandako gau luzeak eta, batez ere, hango eta hemengo jendearekin izandako solas eta hartu-emanak. "Tubabu! Tubabu!" esango diote ibiltariari Maliko haurrek.

- Egilearen oharra:

Bakarrik egindako nire lehenengo bidaia luzearen kronika da liburu hau, eta kontatzen den guzti-guztia egia da. 1992-93ko negua aprobetxatuz, ia hiru hilabete eman nituen Aljeriako Saharan, Malin eta Senegalen, afrikarren abegi onak babestuta. Nire egiazko lehenengo bidaia izan zen hura, bueltatzeko billeterik gabe abiatu nintzen eta. Gero antzeko beste asko etorriko ziren, munduko hainbat bazterretatik.

Tubabu-k Beasaingo lehenengo abentura-nobela lehiaketa irabazi zuen. Sariaren atal bat liburua argitaratzea zen, eta irakurleen artean izan zuen harrera onak kemen handia eman zidan idazten jarraitzeko. Sari harengatik izan ez balitz, beharbada orain ez nintzen idazlea izango.

Erosi nahi?

Atzera