Jon Arretxe

Griot, Alma Africana (2006)

- Editorearen oharra:

Jon Arretxe nos invita a conocer el misterioso mundo de los griots africanos de la mano de Aisha, la joven bailarina que catapulta al escritor hasta Burkina Fasó, uno de los países más pobres de la tierra.

En cada capítulo Arretxe incide en el lado humano de las personas que le acogen, que le brindan ayuda o le dan conversación, y esas vivencias son las que conforman este libro atípico.

Lejos de lo que ofertan las habituales guías de viaje, lejos de análisis políticos o sociológicos, de juicios de valor o de críticas de una u otra índole, el autor ha querido describir el mapa humano de un territorio inhóspito y sumamante hermoso que cada vez nos es menos ajeno.

- Egilearen oharra:

Liburu hau Griot-en erdarazko bertsioa da, Iñaki Mendizabal idazle, editore eta lagunak moldatu zuena.

Burkina Faso ez du ia inork ezagutzen gure artean. Ez dauka kostalderik, ez mendi ederrik, ez monumentu miresgarririk ez ohiko turismoa erakartzeko inolako arrazoirik. Eta agian horregatik, oso herrialde interesgarria da, afrikar-afrikarra oraindik, onerako nahiz txarrerako.

Aljerian eta Malin ibili ondoren bidaia askotxo egin nituen Amazonian nahiz Asiako herrialde ugaritan, baina Tubabu-n kontatu nuen bidaia haren gomuta oso ona zen, gogo handia neukan kontinente beltzera itzultzeko, eta Gasteizen bizi den Aisha burkinafasoarra ezagutzea izan zen aitzakia ezin hobea nire asmoa errealitate bihurtzeko.

Aisharen neba Issouf zain neukan Uagaduguko aireportura heldu nintzenean. Issoufek bere familia eta bere lagunak aurkeztu zizkidan, eta lehenengo momentutik kontaktu zuzen-zuzena izan nuen afrikarrekin. Gero bigarren eskuko bizikleta erosten lagundu zidan eta tramankulu horretan abiatu nintzen Burkina Fasoko iparralderantz, plan zehatzik gabe.

Bide eginez makina bat pertsona interesgarri ezagutu nituen, batzuk euren bizikleta zaharrekin elkartzen zitzaizkidan bidean, beste batzuek euren etxeak eskaintzen zizkidaten. Pertsona haiek kontatutako egiazko istorio harrigarri, triste zein maitagarriak dira Griot, alma africana kronika-liburuaren ardatza.

Erosi nahi?

Atzera