Jon Arretxe

Ostiralak (1999)

- Editorearen oharra:

Ikasle-garaia amaitzearekin batera parranda-giroari ere betiko agur esateko zorian egoten dira hainbat gazte. Horixe da Ostiralak liburuko protagonisten kasua, zalantzan baitaude patuari amore eman eta lan-mundu zailean sartu, ala bizimodu on horri nola edo hala eusten saiatu, irudimena erabiliz.

Irakurtzean ondo pasatzeko sei ipuin bildu ditu Jon Arretxek, eta era guztietako armak erabili ditu horretarako: irria pizten duen ironia fina batzuetan, algara sortarazten duten xelebrekeriak besteetan; ez dira falta sexu-kontu pikaroak, ezta irakurlearen konplizitatea lortzeko keinuak ere, han-hemen barreiatuta. Istorio bixiak, hizkuntza kalekoa eta giro alaia: horra hiru osagai liburu hau guztiz gustagarria egiten dutenak.

- Egilearen oharra:

Ostiralak nire umorezko trilogiaren bigarren atala da, eta hainbat gauza hobeto ulertzeko, komeniko litzateke aldez aurretik Ostegunak irakurrita edukitzea. Edonola ere, estiloa berdintsua da liburu bietan: umore gordina, beltza, batzuetan krudela eta basatia ere bai. Nik ez nuen liburu hau gazte-literatura gisa planteatu, baina gazteen artean arrakasta handia eduki du, batez ere institutu mailan, eta guraso batzuen kontrako jarrerak ere eragin ditu, eszena batzuen ustezko gordinkeria dela eta.

Erosi nahi?

Atzera