Jon Arretxe

 

- Datu pertsonalak: Jatorriz bizkaitarra izan arren (Basauri, 1963), Gasteizen bizi izan naiz 15 urtetan, eta 2004tik hona Nafarroan bizi naiz, Arbizun.

- Ikasketa nagusiak, kronologikoki: Pianoko karrera (Bilboko kontserbatorioan), Euskal Filologiako doktoradutza (Deustuko Unibertsitatean), Heziketa Fisikoko lizentziatura (Gasteizko IVEF-SHEEn) eta Kantuko karrera (Gasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan). Ingelesa eta frantsesa ere ikasi ditut, goiko mailetaraino, Gasteizko Hizkuntza-Eskolan.

- Ogibideak: Hamar urte eman nituen euskarako irakasle Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan, eta hiru urte Heziketa Fisikoko irakasle EHUko Irakasle-Eskolan, Gasteizen. 1998tik nire ogibideak honako hauek dira: idaztea, nire liburu nahiz bidaiei buruzko hitzaldiak ematea eta opera kantatzea, batzuetan Bilboko eta Iruñeko Opera Koruetan eta batzuetan bakarlari gisa.

- Argitarapenak: Zenbait itzulpen eta moldaketaz gain, neuk sortutako hogeitaka liburu daude argitaratuta, euskaraz. Horietariko asko gaztelerara itzulita daude, eta bat frantsesera (Rama et le trésor de la Grande Muraille de Chine). Azken urteotan nire liburuak euskaraz eta erdaraz argitaratzen dira aldi berean.

- Kontaktua: jonarretxe@yahoo.com